MENDIGOIZAL
CASTELLANO
EUSKERA
ENGLISH
FRANÇAIS
Euskal Herria menditxua da eta itsasoa bertan daukagu. Hemen eguraldia umela eta epela da. Hori dela eta, artilezko arropak urte osoan zehar erabiltzen dira. Beraz, herrialde honetan, etxeetan, betidanik trikotatu eta bordatu da.

Artilea eskuz irun eta gero, puntu orratzekin galtzerdiak eta jakak ehuntzeko ez ezik abarketako trailak egiteko ere erabila izan da etxeetan.Traila hori lortzeko artilea bihurritu behar da.

Mendigoizalari “Kaiku” era deitzen zaio. Artilez egindako jaka hau puntu elastikoz egina dago, zuzena da eta aldakaraino heltzen da. Eskotea borobila eta mauka luzea dauka. Bazterrrak irudi geometrioak, hizkiak, armarriak… bi koloretan egindako zerrendekin amaitzen dira. Jaka artilezko lokarri eta borlekin ixten da.

Aitzinean mendigoizala artzainek besterik ez zuten erabiltzen. Geroago bere erabilera herrietan ere zabaldu zen baina artzainen eta bere familien jazkerarekin lotu da betidanik gizonek, emakumeek zein haurrek erabilzen zutelako.
Gaur egun janzkera tradizionalean erabiltzen da, aitzinean adin guztietako jendeak beroki giza erabiltzen zuelako.

Hasieran, XIX. mendean, baserrietan “dama jaka” deitzen zen aurreko partean zeraman zerrenda bi koloretan egindako laukiekin osatuta zegoelako. Artisauak eskuz egiten zen bi orratzekin.

Artile industrialak hasi zirenean etxeetan egindako mendigoizalak urdin ilunak edo beltzak ziren eta zerrenda gorrizkak zuten. Mendigoizal industrialak ere bi koloreetan eginak ziren baina puntua landuagoekin. Horien artean Baionatik (Lapurdi) inportatzen zirenak oso preziatuak ziren. Batzuetan, ezkontzeko arropa bezala ere erabiltzen ziren.

XX. mendean baserritarren janzkera jankera tradizionala bihurtu zen. Euskal ikurrina debekatuta zegoenez egileek asmatu zuten bere koloreak eta ikurrak mendigoizaleetan ipintzen. zerrendetan armarriak ehuntzen hasi ziren eta gorria eta berdea koloreak gehiago erabiltzen hasi ziren, eta era honetan moda berri bat sortu zen.
Mendigoizalaren historia
Mendigoizalaren Aurkezpena
Aipatu dugunez Mendigoizala bi orratzekin artilez egindako beroki jaka da.

Proposatzen dugun diseinuak Bilboko Euskal Museo Etnografikoan bilduta duten XX. Mendearen hasierako mendigoizaletan ikus daitezke zerrendak darama.

MariCarmen Boller San Martín eta Lourdes Serrada Eskudero arropa tradizionala trikotatzen eskarmentu handiko maistrei esker mendigoizala egiten erakutsiko dizugu.
Gure patroian puntu eta joan-etorri kantitate bat aginduta daukagu, baina bakoitzak lagin bat ehundu beharko du alderatzeko.

20 puntu eta 20 lerro ehundu erabiliko duzun orratz eta artilearekin bobopuntua erabiliz. Egindako lagina neurtu jakiteko zenbat puntu eta lerro beharko dituzu 10 x 10cm-tako zati bat osatzeko. Guk agindutako puntu eta lerro kantitatearekin alderatu eta aldea egonez gero hirukotearen erregela erabili kantitate horiek egokitzeko.

Erabilitako puntuei dagokionez bi puntu mota erabiliko ditugu: Bobo puntua eta Mendigoizal puntua deitu duguna. Mendigoizal puntua bi koloretako greka edo zerrendetan erabiltzen da. Bobo puntua bezalakoa da baina jakckard erara eta atzeko aldetik zintzinlik geratzen diren hariak batuz. Erabiltzen ez ari diren hariak batzen dira bi punturo atzeko aldetik ehun sendoagoa lortuz. Aurrerago dauden bideotan ikus dezakegu teknika.
Patroia
Haurrak
Helduek
Mendigoizala Egiteko Jarraibideak
Artile gorria 5 zk.
Artile urdina 5 zk.
Orratzak 4 zk.
Neurriak: S, M, L
Bobo puntua

Mendigoizal puntua, hau da, bobo puntua Jacquard erara hariak batuz atzeko aldetik. Erabiltzen ari ez den haría atzeko aldetik batzen da eta horrela ehuna sendoagoa geratzen da.
Materiala
Erabilitako puntua:
Adibidea
10 x 10cm = 22 puntu eta 19 lerro
Lerro 1= joan eta etorri
Nola egin:
kontraste kolorearekin (gorria) 80p. - 85p. – 91p. prestatu.
Bizkarra
Greka laukiak
Bobo puntua erabiliz 2 lerro (4 joan eta etorriak) ehundu

3. lerroa, oinarrizko kolorea (urdina)
4. lerroa, kontrastre koloroarekin landu (gorria)
5. lerroa joana, bi puntu oinarrizko kolorea (urdina) erabiliz eta beste bi puntu kontraste kolorea erabiliz ehundu urdinez hasiz; puntu bakoitzean haría arrastaka eramanez (bideoa ikusi)
5. lerroa etorria, dagokion kolorearekin haría aurrekaldera ateraz eta atzekaldera sartuz kolore aldaketa bakoitzean (bideoa)
6. lerroa 5. Lerroa bezala kontraste kolorearekin hasiz (bideoa ikusi)
7. lerroa kontraste kolorea (gorria)
8. oinarrizko kolorea (urdina)
9. eta 10. lerroak kontraste kolorea (gorria)
Jarratitu oinarrizko kolorearekin (urdina) ehuntzen

Sisa: 34cm - 36cm - 38cm. –tara heltzean 3 puntu zerratu alde bietan . Bi lerro gehiago ehundu eta 2 puntu zarratu alde bakoitzean. 70p – 75p – 81p geratuko dira. Eskotea: 54cm – 56cm – 60cm lortu eta gero erdiko 10p, 13p, 15p zarratu eta alde bakoitza banaka landu. Eskote aldean lerro bakoitzeko 3p, zarratu hurrengo lerroan eta beste 2p alde bakoitzean hurrengoan.

Sorbalda: 56cm, 58cm, 62cm –tara heltzean zarratu alde bietan 25p, 26p, 28p utziz sorbalda bakoitzean.
Eskuineko aurrekoaldea
25p, 27p, 30p puntu prestatu.

Atzekaldea bezala landu eskotea izan ezik.

Eskotea: 51cm, 53cm, 55cm-tara puntuak gordeta utzi.

Jakaren erdiko aldetik puntu guztiak eraiki eta 20ko hamarkadako greka ehundu. Lerro bikoitietan (2.,4.,6. Eta 8.)2p zarratu. 13. Lerroan 3p zarratu
Gordetako puntuak jaso eta 5 lerro gehiago ehundu sorbaldara heltzeko.
Ezkerreko aurrekoaldea
Eskuinekoa bezala landu baina alderantziz
Mauka
38p, 40p, 42p prestatu
Hurrengo 15 lerro 20ko hamarkadako greka eskema jarraituz landu

Jarraitu oinarrizko kolorearekin (urdina) 5 lerroro p1 gehuituz.
Jarraian 5 lerroro p1 gehitu alde bakoitzean besapera heldu arte

Sisa:
40cm, 42cm,44cm-tara 3p zarratu alde bakoitzean
Hurrengo lerroan 2p zarratu alde bkoitzean
Jarraiako lerroetan p1 zarratu alde bakoitzean 10 baino gutxiago geratu arte. Geratzen diren puntuak zarratu mauka amaitzeko.
Muntaia
Sorbaldak josi
Maukak sorbaldako josturan kokatu eta sisa ingurua josi
Aldeak eta mauken beheko aldea josi
Lepoa: Eskote osoaren puntuak eraiki eta kontraste kolorearekin ehundu

2. lerroa, joana, bi puntu oinarrizko kolorea (urdina) erabiliz eta beste bi puntu kontraste kolorea erabiliz ehundu urdinez hasiz., puntu bakoitzean haría arrastaka eramanez (bideoa ikusi)
2. lerroa etorria, dagokion kolorearekin haría aurrekaldera ateraz eta atzekaldera sartuz kolore aldaketa bakoitzean (bideoa)
3. lerroa 2. Lerroa bezala landu kontraste kolorearekin hasiz (bideoa ikusi)
4. lerroa eta azkena kontraste kolorearekin (gorria) amaitu
Borlak erantsi
Lokarria
Mendigoizala aurreko aldean dituen borladun lokarrien bidez ixten da.

Lokarri edo soka horiek egiteko Marik erakutsitako teknika jarraituko dugu.
Borla
Amaitzeko gure mendigoizala ixteko erabiliko ditugun lokarriei lotuko ditugun borlak egingo ditugu.
Laguntzailea: